Kudeatzailea – Zuzendari-Gerentea
Orereta Ikastolaren proiektu instituzionala eta kudeaketa integrala bultzatzeko, Kudeatzaile – Zuzendari-Gerente baten bila gabiltza. Pertsona honek ikastolaren norabide orokorra eta eguneroko kudeaketa uztartuko ditu, erakundearen jasangarritasuna eta etorkizuneko garapena bermatuz.
Artezkaritza Kontseiluaren menpe, eta zuzendaritza taldearekin elkarlanean, proiektu hezitzailea, identitatea eta balio kooperatiboak indartu eta erakundearen helburu estrategikoak gauzatuko ditu.
Ardura nagusiak honako hauek dira:
Ikastolaren estrategia definitu eta garatzea, Artezkaritza Kontseiluarekin batera.
Kudeaketa ekonomikoa koordinatzea: aurrekontuak, diruzaintza, inbertsioak eta baliabideen optimizazioa.
Pertsonen kudeaketa eta lidergoa sustatzea, zuzendaritza taldearekin eta langileekin elkarlanean.
Proiektu hezitzailearen garapena eta ikastolaren helburu estrategikoen arteko koherentzia bermatzea, zuzendaritza pedagogikoaren laguntzaz.
Barne nahiz kanpo komunikazioa kudeatzea.
Komunitatea sendotzea: ikasleen, familien eta irakasle/langileen parte-hartzea eta lankidetza sustatuz.
Zerbitzu orokorrak eta azpiegituren funtzionamendu egokia bermatzea.
Komunikazio instituzionala eta harreman estrategikoak garatzea, administrazioekin, familiekin eta gizarte-eragileekin.
Ikastolaren nortasun kooperatiboa, euskararen sustapena eta komunitatearen kohesioa indartzea.
Baldintzak:
Enpresa Administrazioa, Ekonomia, Hezkuntza Kudeaketa edo antzeko diziplinetako unibertsitate titulazioa.
Euskara: gutxienez C1 maila.
Kudeaketa edo zuzendaritza arloko esperientzia egiaztatua.
Baloratuko da:
Hezkuntza sistemaren eta Ikastolen ereduaren ezagutza.
Kooperatiben funtzionamendua eta araudia ezagutzea.
Pertsonak erdigunean jartzen dituen lidergo ereduan sinesten baduzu, ikuspegi estrategikoa eta kudeaketa gaitasuna uztartzen badituzu, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai den hezkuntza komunitate sendo bat eraikitzen lagundu nahi baduzu, hau da zure aukera!
- Ubicaciones
- Rentería
- Salario anual
- 59.000 € - 64.000 €
Acerca de ingroup
Desde 2008, aportamos nuestro expertise y enfoque profesional acompañando a líderes y equipos en el reto de afrontar los cambios que se dan en las organizaciones. Cada proyecto es un viaje transformador donde ofrecemos soluciones a medida para cada necesidad.