Komunikazioaren sektorean proiektu berri bat abiarazteko kudeatzaile/liderra - Tolosaldea
Komunikazio sektoreko proiektu berri baten gidaritza hartuko duen pertsona baten bila gabiltza.
Abian jarri den proiektu berri honek eskatzen duen gidaritza eta koordinazio lanak izango dira postu honen helburu nagusia. Pertsona honek izango du proiektuaren garapen prozesuaren ikuspegi estrategikoa eta operatiboa: proiektuan inplikatutako eta inplikatu beharreko eragileen arteko bateratze-estrategia diseinatuz, antolaketa-eredua eta lan-dinamikak ezarriz eta proiektuaren oinarriak finkatuz.
Funtzio nagusiak:
Zuzendaritzarekin elkarlanean, ondorengo funtzioak burutuko ditu:
Proiektuaren ibilbide orria (faseak, epeak, baliabideak) diseinatzea.
Parte-hartzaile guztiekin ikuspegi estrategikoa adostea: misioa, balioak, helburu nagusiak.
Proiektuaren plan estrategikoa definitu eta koordinatzea.
Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, epeak eta helburuak betetzen direla bermatzeko.
Inplikatutako eragile guztien arteko koordinazioa eta komunikazioa bermatzea.
Etorkizuneko organigrama eta lan-egitura proposatu eta adostea.
Lanpostuen funtzioak, erantzukizunak eta baldintzak definitzea.
Bere ardurapean dagoen taldearen jarduera koordinatu eta gainbegiratu, taldekideen errendimendua ebaluatuz eta garapen profesionala sustatuz, komunikazio eraginkorra eta motibazioa bultzatuz.
Barne-komunikazioa eta koordinazio-tresnak ezartzea.
Desadostasunak eta interes ezberdinak kudeatu, adostasunerako bideak bilatuz.
Prozesuaren barne eta kanpo komunikazioa bideratu.
Eragile instituzional, sozial eta mediatikoekin harremanak landu.
Prozesuaren gardentasuna eta parte-hartzea bermatu.
Aurrekontua eta baliabideak planifikatu eta jarraipena egin.
Proiektuaren txostenak prestatu.
Finantzaketa-iturriak eta laguntza publiko/pribatuak aztertu eta kudeatu.
Baldintzak:
Komunikazioaren, zuzendaritzaren, kazetaritzaren edo kudeaketa estrategikoaren inguruko goi-mailako ikasketak.
Lidergo-gaitasunak, talde-lana dinamizatzeko eta adostasuna lortzeko trebetasuna.
Antolaketa- eta plangintza-trebetasun handiak.
Euskararen maila altua (idatziz eta ahoz).
Komunikazio digitalaren eta Komunikazio sektorearen ezagutza.
Baloratuko da:
Eskualdeko dinamika sozial, ekonomiko eta kulturalaren ulermen zabala.
Eragile desberdinak inplikatzen ditue proiektu berrien garapen prozesuetan esperientzia: bateratzeak, egituraketa estrategikoa edo erakunde-kudeaketa
Komunikazio sektorearen ezagutza.
Bitartekotza, parte-hartze edo proiektu kolaboratiboen dinamizazioan esperientzia.
- Ubicaciones
- Tolosa
- Salario mensual
- 40.000 - 50.000
Acerca de ingroup
Desde 2008, aportamos nuestro expertise y enfoque profesional acompañando a líderes y equipos en el reto de afrontar los cambios que se dan en las organizaciones. Cada proyecto es un viaje transformador donde ofrecemos soluciones a medida para cada necesidad.